viernes, 8 de junio de 2012

Zalduondoko inauteriak

Zalduondoko pertsonaia nagusia Markitos da. Zalduondoko inauteriak dira Arabako nagusiak. Markitos trajez jantzita doa, gehienbat beltzez, baina urte batzuetan beste kolore batez joan da. Kamisa zuri bat darama, gainean gorbata bat darama. Smokin bat dauka eta praka eta zapata elegante batzuk. Ondo janzten da bere epaiketa eta hilketarako. Lepoan kolore zuri eta gorriko arrautzez osatutako lepokoa darama. Buruan txapela bat darama. Markitosen gorputza lastoz beteta dago, hobeto erretzeko. Aurpegi bezala maskara bat darama eta urtero erre aurretik kentzen diote urrengo urtean berriro erabiltzeko. Goizean meza entzun ondoren Markitos herritik paseatzen da eta jateko orduan makil handi batean jartzen da. Jan eta gero, Markitos berriro paseatzen da herritik asto baten gainean. Zalduendoko pelotalekuan epaiketa bat egiten zaio herriari urte horretan gertatu zaizkion gauza txar guztien errua bera daukala esanez. Azkenean erretzen da eta herriak haren inguruan dantzatzen du.
Beste pertsonai batzuk agertzen dira Zalduondoko inauterietan: Ziripot, Hartza eta ardiak, Aitona eta amona eta errautsak botatzen dituen aitona.