viernes, 2 de diciembre de 2011

Laudioko inauteriak


Laudioko inauterietako pertsonai nagusia Leziagako sorgina da. Esaten da lehen Leziagako kobazuloan emakume bat bizi zela. Hor, bere ilea laztantzen pasatzen zuen eguna. Urrezko orrazi batekin laztantzen zuen bere ilea eta bere kantuekin Laudioko artzainak erakartzen zituen. 1982ean inauteri hau berrartu zen eta urte horretatik urtero ospatzen da jai hau. Sorgina herritik paseatzen da eta hiru egun geroago erre egiten dute.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Amurrioko inauteriak


Bere pertsonaia nagusia Kakarro Birigarro da. Ziripot euskal folklore taldearen ikerketak esaten du lehen igandean ospatzen zela eta umeak baserritik ateratzen ziren Kakarroz mozorrotuta. Burua eta aurpegia zakuz edo oihal beltzekin eta txapelekin eta arropa iluna janzten zuten. Puxika batekin ateratzen ziren (txerri baten maskuri puztu eta lehortua) edo makil handi batzuekin auzokoak izutzeko asmoarekin. Normalean gizonak emakumez janzten ziren inor ez ezagutzeko, baina ere bazeuden emakumeak gizonez janzten zirenak. Kakarroen artean tunika beltz bat zeramana bereizten zen. Tunika zikina eta zaharra zen eta Kakarroak umeen atzetik ibiltzen zen. "Judas" bezala ezagutzen zen eta umeek Kakarro birigarro deitzen zuten. Saku bat zeraman eta horregatik "Zakuaren gizona" deitzen ziotela uste da.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Aupa!

Kaixo eta ongi etorri nire bloggera. Hemen Euskal Herriko inauteriei buruz hitz egingo dut. Euskal Herriko herri batzuetan inauteri bereziei buruz informazioa emango dut eta zuek komentatu ahal izango duzue.