jueves, 1 de diciembre de 2011
Amurrioko inauteriak
Bere pertsonaia nagusia Kakarro Birigarro da. Ziripot euskal folklore taldearen ikerketak esaten du lehen igandean ospatzen zela eta umeak baserritik ateratzen ziren Kakarroz mozorrotuta. Burua eta aurpegia zakuz edo oihal beltzekin eta txapelekin eta arropa iluna janzten zuten. Puxika batekin ateratzen ziren (txerri baten maskuri puztu eta lehortua) edo makil handi batzuekin auzokoak izutzeko asmoarekin. Normalean gizonak emakumez janzten ziren inor ez ezagutzeko, baina ere bazeuden emakumeak gizonez janzten zirenak. Kakarroen artean tunika beltz bat zeramana bereizten zen. Tunika zikina eta zaharra zen eta Kakarroak umeen atzetik ibiltzen zen. "Judas" bezala ezagutzen zen eta umeek Kakarro birigarro deitzen zuten. Saku bat zeraman eta horregatik "Zakuaren gizona" deitzen ziotela uste da.
Ubicación:
Álava, España
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario